Zinemaldi honek nazioarteko zinemaldietan ikusitakoa biltzen du eta hainbat generotako filmak proposatzen ditu aurten, zientzia fikzioa, drama eta komedia besteak beste. “Under the Skin”, “El huevo del dinosaurio” eta “Dónde estás, Bernardette” luzemetraiak izango dira ikusgai.
Horrez gain, Zinegoak, Bilboko gaylesbotrans zinemaldiari (“Tu me manques”) eta “Laburbira” sortari tartea egingo zaio aurten. Euskal Topaguneak eskaintzen duen film laburren bilduma da “Laburbira”. Bi saio hauek dohainik izango dira.
Testua: Leire Urkidi