Erraldoi eta Buruandien erakusketa ikusteko azken eguna izango da gaur

Barren.eus 2020ko abu. 31a, 13:18

San Bartolome jairik egon ez den arren, Elgoibarko Udalak zenbait erakusketa eta ekitaldi sinboliko antolatu zituen. Erraldoi eta Buruhandiewn erakusteta da horietako bat, eta gaur du azken eguna. Udalak erosi dituen lau buruhandi berriak ikus daitezke erakusketan.

Joan den abuztuaren 23an ireki zuten erakusketa eta gaur da Elgoibarko erraldoi eta buruhandiak, denak batera, ikusteko azken eguna. Aita Agirre kulturgunean dago erakusketa, eta 18:30etik 20:30era egongo da zabalik. Elgoibarko Udalak erosi dituen lau buruhandi berriak ikus daitezke erakusketan: Basajaun, Basandere, Tartalo eta Mari. Pandemiaren eraginez kalera atera etera ezin izan dituzten arren, ume asko gerturatu dira azken egunetan erraldoi berriak bertatik bertara ezagutzera. Erraldoi berriekin batera, 25 urtez herriko kaleetan umeen atzetik saltaka ibili diren eta 2015ean Elgoibarko herriari agur esan zioten beste buruhandi batzuk ere (Donald ahatea, Ipotx zoriontsua, Pinotxo eta Mickey Mouse) ikus daitezke, eta baita 2015eko abuztuaren 24an estreinatu ziren eta agur esango diguten Amama, Aitita, Sorgina eta Pirata buruhandiak ere. Azken hauek, eginda zeuden materialagatik ez ziren egokiak euria egiten zuenetan kalera irteteko, eta horregatik ekarri ditu erraldoi berriak Udalak. 

José Alberto Ansola, 'Mauxitxa', txarangaren lehen zuzendariaren buruhandia ere ez da falta erakusketan, ez eta Nafarroako Erregeak (Nafarroako Blnaca I.a eta Martin gaztea), eta Altzolako dorretxeko jaun-andreak (Aszensio Altzola eta Katalina Ibarra) erraldoiak ere.

2020 08 31 Argazkia buruhandiak2 elgoibar

2020 08 31 erraldoi buruhandi erakusketa elgoibar huw mauxitxa

2020 08 31 erraldoi buruhandi erakusketa elgoibar huw 1

2020 08 31 erraldoi buruhandi erakusketa elgoibar huw

2020 08 31 erraldoi buruhandiak erakusketa elgoibar aitagirre 3

2020 08 31 erraldoi buruhandiak erakusketa elgoibar aitagirre 1