Bere ibilbideko kantuekin omendu zuten barikuan Carlos Cebrian Mendaron

Barren.eus 2020ko uzt. 5a, 08:27

Iluntze dotorea izan zuten barikukoa Mendaron. Musikak dozenaka lagun elkartu zituen Azpilgoetako SantaKurutz parkean Carlos Cebrian musikaria omentzeko eta han bizitakoa "berezia" izan zela aitortu zuten hurbildu zirenetako askok.

 2020 07 03 Cebriday Mendaron Carlos Cebrianen omenez

Sinuöse kultur elkarteko lagunek eta Gararock jaialdiaren sustatzaileek antolatu zuten Cebriday musika topaketa, eta Carlos Cebrianen ibilbideko hainbat kantu jo zituzten.

 Garai bateko Ormolako usaina ere hartu zuen Azpilgoetako SantaKurutz parkeak. Carlos Cebrian musikariaren lagun eta taldekide izandakoek parte hartu zuten jaialdian: Ina Irondok, Joe Jimenezek, Anita Ladyfingers, Patxi Zabaletak, Josu Iriondok, Iban Urizarrek, Andoni Mujikak, Rafa Furnierrek eta Jon Gurrutxagak. Cebrianen aurreneko talde izandako Lili Moon taldearen kantu batekin hasi zuten jaialdia, baina Andrakan, Munlet, eta The Brian Valeta Movement taldeen eta Maraca Diablo proiektuko kantuak ere ez ziren falta izan, ezta Cebriren gustuko kantutegi bertsio bat edo beste ere. Topaketako une batean  Aintzane Gonzalez haren emazteak pianoan egindako kantua ere jarri zuten entzungai eta  une hunkigarriak bizi izan zituzten. Lagunartean eta musikaz gozatzeko jarri zuten helburu hasieratik Cebriday musika topaketaren antolatzaileek, eta bistan da, helburua bete zutela. 

2020 07 03 Cebriday antolatzaileak eta omenduak

2020 07 03 Cebriday topaketa Mendaron

2020 07 03 Cebriday Mendaron barra