Data osoa jarri beharrean, urtea bakarrik jarri behar da aurtengoan. Hau da, kartelean joango den testua “Elgoibarko 2020ko Danborrada” izango da. Parte hartzaileek Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) eraman behar dituzte lanak (hitzordua behar da 943 741 050). 18 urtetik gorako edonork hartu dezake parte, eta teknika librea erabili ahal izango da.
Sari bakarra emango dute: kartel irabazlearen egileak 300 euro jasoko ditu. Irabazleak erabakiko du saria nola eraman, eurotan ala Txankakua Merkatari Elkarteko dendetan gastatzeko bonotan.
Elgoibarko Udalak jakinarazi du aurtengo Trinitate jaiak ezin izango direla "formatu tradizionalean" ospatu, alabaina beste bide batzuk aztertzen ari dira Atabal elkartearekin eta Inazio Bereziartua musika eskolarekin elkarlanean.