Sustrai Akordeoi Taldeak herritarrei eskaini die 'Txoria txori' abestiaren bertsioa

Barren.eus 2020ko mai. 3a, 11:58

Askatasun ukatuari egindako poema eta abesti herrikoia da 'Txoria txori'. "Bizi dugun egoera honetan horrenbeste desio dugun askatasunari dei egiteko, eta itxialdi honi aurre egiteko animoak izan ditzagun grabatu dugu abesti hau, eta zuekin partekatu nahi dugu", azaldu dute Elgoibarko Sustrai akordeoi Taldeko kideek.

"Zuen gustokoa izatea espero dugu. Eutsi goiari! Elkarrekin lortuko dugu!", gaineratu dute. Hona bideoan:

'Txoria txori' abestiaren berbak Joxean Artzek idatziak dira; doinua, berriz, Mikel Laboak sortua. 

Sustrai taldekoek joan den martxoaren 7an Kultur Etxeko sotoan eman zuten kontzertuan ere jo zuten Txoria txori abestia, musikari guztiak elkarrekin zirela ordukoan.