Martxoaren 8aren harira, Sustrai Akordeoi Taldearen kontzertua antolatu du Haizea Emakume Taldeak. Badira urte batzuk kontzertu hau antolatzen dutela, eta aurrekoetan bezala, Kultur Etxeko sotoan eman dute emanaldia, aretoa jendez gainezka zela. Maite Janeiroren zuzendaritzapean bederatzi pieza jo dituzte: La Bella y la Bestia (Alan Menken), Hello Dolly (Jerry Jerman eta Keith Terret) Don,t cry for me Argentina (A. Lloyd Webber), New York New York (John Kander eta Fred Ebb), Can`t you feel the love tonigth - The lion king (Elthon Jhon), Flash Dance (Giorgio Moroder), El Fantasma de la Opera (Andrew Lloyd Webber), La La Land - La ciudad de las estrellas (Justin Hunwitz) eta Best of Abba (Abba). Maite Janeirok berak eta Olatz Freirek egokitu dituzte jo dituzten piezetako batzuek akordeoiarekiin joteko. Musika emanaldia jantzi duten ezustekorik ere ez da falta izan, hala, El Fantasma de la Opera pieza jotzen ari ziren bitartean, sotoan batetik bestera ibili da abestiari izenburua ematen dion mamua.
Ikusleekin batera Txoria txori abestia kantatuz eman diote amaiera kontzertuari (Barren aldizkariak Instagram sare sozialean duen kontuan ikus dezakezue bideoa).
Ondoren, izena emanda zeuden emakumeak elkarrekin bazkaltzera joan dira Sigma jatetxera, martxoaren 8aren harira antolatutako ekintzei segida emanez. .
∞Lotura duten albisteak:
- Martxoak 8ko programa bete-betea dator (2020-03-05)
- Elgoibarko emakume kirolariek toki berezia edukiko dute Martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauan (2020-02-27)
- Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hogei bat ekintzaz osatutako egitaraua prestatu du Udalak (2020-02-26)
- Jende uholdea izan da Elgoibarren, emakumeen eskubideen alde (2019-03-08)
- Emakumeek kalea hartu dute (2019-03-08)