Elgoibarko Herriko Antzokian eman dituzten filmeek, antzerkiek eta musika emanaldiek 2019an izan zituzten audientzien berri eman du Udaleko kultura sailak. Hala, zinema, ikuskizun eszeniko, musika banda eta diferituen artean, guztira 16.715 pertsona pasa ziren iaz Herriko Antzokitik. Gogoratu beharra dago, datu hauetatik kanpo geratzen direla urtean zehar elkarteek zein ikastetxeek antolatzen dituzten jaialdiak. Herriko Antzokiak 2018an 17.148 ikusle izan zituen guztira, eta 2017.urtean aldiz 16.381 ikusle.
Goazen 2019 antzezlanak, bigarren urtez jarraian, eta Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizunek batu zuten iaz ikusle kopuru handiena, 776 eta 741 ikusle batuz, hurrenez hurren.
Filmerik ikusiena Joker izan zen 693 ikuslerekin eta haurren kasuan Dumbo, 344 ikus-entzulerekin. Elgoibarko Udal Musika Bandak 3.005 lagun baino gehiago batu zituen guztira, iaz eman zituzten bederatzi kontzertuetan.
Emaitza "baikorrak" direla zehaztu dute Kultura sailetik. "Elgoibarko Herriko Antzokiak emaitza baikorrekin itxi du 2019ko ekitaldia eta publikoak antzoki honi ematen dion sostengua berretsi du", adierazi dute.
Arloz arlo, emaitza nagusienak hurrengo hauek izan dira:
Zinema
- Joker: 693 ikusle
- Dantza: 566 ikusle
- La trinchera infinita: 543
- Agur Etxebeste: 463 ikusle
- Mientras dure la guerra: 478 ikusle
Haurren kasuan, filmerik ikusiena Dumbo izan zen, 344 ikuslerekin.
Ikuskzun esnezikoak:
- Erlauntza: 290 ikusle
- El Caserio: 237 ikusle
- Gagfather: 182 ikusle
Umeentzako antzerkia:
- Goazen 2019: 776 ikusle
- Pirritx Porrotx eta Marimots pailazoen 'Musua' ikuskizuna: 741 ikusle
- Erbia eta dortoka: 207 ikusle
∞Lotura duten albisteak:
-
'Desconocidos' filma eta 'Goazen' antzezlana ikusienak 2018an Elgoibarko Herriko Antzokian (2019-02-08)
-
'Handia' filma eta 'Go!azen' antzezlana 2017. urteko arrakastatsuenak Elgoibarko Herriko Antzokian (2018-02-01)