Zapatuan, hilaren 18an, zabalduko dute zigiu erakusketa, 12:30ean, eta 14:00ak aldera arte, txarangari eskainitako zigilu markatzaile berezi bat erabiltzeko aukera egongo da Kultur Etxean. Hilaren 25era arte egongo da erakusketa zabalik. Azken egun horretan Euskadiko Filaletia elkarteak urteko lehen batzarra egingo du 11:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan, eta horren ostean, aurtengo zigilu erakusketan parte hartu dutenei eta laguntzaileei eskerrak emateko ekitaldia egingo dute. 13:00etan izango da, Kultur Etxeko erakusketa gelan.