San Anton jaien barruan, musika, zientzia eta antzerkia uztartzen dituen Itsasoen deiadarra emanaldia aurkeztuko du Musbikak domekan, hilak 19, Herriko Antzokian. Natur ondarearen kontserbazioaren garrantziaz sentsibilizatzeko ikuskizun bat da, eta itsasoak eta natur ondarea zaintzeko birziklatzeak duen garrantziaz ohartaraztea du helburu.
Musikarekin batera, Josu Cámara aktorearen eta Alberto Santolaria itsas biologoaren arteko elkarrizketa batek biodibertsitatearen garrantziaz informartuko ditu ikusleak. Lurrera botatzen ditugun goxokien bilgarriak dortoka eta izurdeei nola eragiten dieten etaegunerokoan hartzen ditugun neurri txikiek ozeano garbiagoak izaten laguntzen dutela ohartaraziko dute, besteak beste.
55 minutuko iraupena du Ikuskizunak, eta, batez ere, 7-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Emanaldia 16:30ean hasiko da.
Sarrerak kutxabank.es-en eskuratu daitezke, aurrez, edo leihatilan egunean bertan