Gaur ere beste horrenbeste gertatuko dela esateko moduan gaude, sarrera guztiak salduta daudelako. Aurtengo ikasturte amaierarako prestatu duten Birakatube Ikuskizunean, Mendaroko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko 180 bat ikaslek parte hartuko dute. Joan zen ostiralean, Mendaroko frontoian aritu ziren dantzan Biraka dantza taldekoak, eta ohi legez, frontoia bete egin zen.
- ARGAZKI-BILDUMA: Birakatube jaialdia (2019-06-20)