Biraka dantza taldeak ikasturte amaierako jaialdiak egingo ditu Mendaron eta Elgoibarren

Barren.eus 2019ko eka. 13a, 14:19

Biraka dantza taldeak Mendaron egingo du barixaku gauean ikasturte amaierako Birakatube izeneko dantzaldia, eta Elgoibarren hiru saio emango dituzte datorren astean.

Mendaron emango duten saioa Goñati frontoian izango da, ekainaren 14an, 22:00etatik aurrera. Mendaroko ikasleez gain, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko ikasleek ere hartuko dute parte. Guztira 180 bat dantzari igoko dira oholtzara, eta 21 dantza eskainiko dituzte. Elgoibarren, datorren astean izango dira emanaldiak, ekainaren 19an, 20an eta 21ean, 20:00etatik aurrera, Herriko Antzokian.

*Argazkia: Fernan Oregi.