Kontzertu Gaua izena jarri diote Kalegoen plazan ekainaren 14an, 22:30etik aurrera, emango duten kontzertu bereziari. Aurreko edizioak rock estilokoak izan dira, eta harrera oso ona izan dute herritarren partetik, baina aurtengoa desberdina izango da. Gorka Mujika zuzendariak esan du ez dutela nahi egitasmo hau rock estiloarekin lotzea, eta horregatik erabaki dute aurten aldatzea. Soraluzeko Ezoziko Ama eta Elgoibarko Parrokiko abesbatzek parte hartuko dute aurtengo emanaldian.
Hona kontzertuko egitaraua:
1.- ASÍ HABLÓ ZARATUSTRA ……….…..….Richard Strauss
2.- BOHEMIAN RHAPSODY....……….………..Freddie Mercury
3.- RIVER DANCE……………………………….…..Bill Whelan
4.- KANTALDIA (*)…………………………………Iñaki Urkizu
5- TXORIAK TXORI……………………M. Laboa, moldaketa. I. Urkizu
6- LIBERTADORES………………….…………….Oscar Navarro
7- OBERTURA 1.812……….…………………..P- I. Tchaikovsky
Lotura duten albisteak:
- Jendez gainezka izan zen Maala Udal Musika Bandaren Rock Gauean (2018-06-11)
- Alex Sardui, Jon Gurrutxaga eta Jon Zabala abeslariekin batera emango du kontzertua Udal Musika Bandak Rock Gauan (2018-05-25)
- Kalegoen plaza jendez gainezka, Celtas Cortos eta Elgoibarko Udal Musika Bandaren kontzertuan (2017-06-17)
- Gorka Mujika: “Gaur ere herritarrek ez digute hutsik egingo; seguru nago” (2017-06-16)
- Rock Gaua eskainiko dute Udal Musika Bandak eta herriko musikariek Maalan (2016-06-14)