Kobazuloetatik datorkigun oihua da irrintzia. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza. Erraietatik ateratzen zaiguna. Arbasoen oihartzuna. Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da Erraiak dokumentala. Arteman komunikazioak ekoitzitako lana da, eta Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendu zuen. Elgoibarko Izarrak, AEK eta Udal euskaltegiek eta Udalak antolatu dute saioa.
Ekainaren 19an, eguaztenean, emango dute dokumentala Elgoibarko Kultur Etxeako hitzaldi gelan, 19:00etan.