Manu Sanchez argazkilari elgoibartarrak Taupadaren 40. urteurreneko ekintzetan eginiko erretratuekin osatu dute erakusketa, eta hilaren 24ra arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.
Hilaren 25erako, aldiz, bazkaria antolatu dute, eta txartelak salgai daude dagoeneko Jai Alai eta Lanbroa tabernetan. Helduek 20 euro ordaindu behar dituzte, eta 12 urtetik beherakoek, 10 euro. Bazkal aurretik, 12:30ean, Antzerki Tantak eskainiko dituzte kalean zehar, eta bazkalostean, antzerkia egingo dute Maalan.