EITBk jakinarazi du EUDELekin bildu ostean hartu duela erabakia Jaurlaritzak, protestek eraginda. Hala ere, Arteak Ireki plataformak jakinarazi du mantendu egingo dituztela biharko iragarritako ekitaldiak, baina biharkoa protesta eguna beharrean ospakizun eguna izango dela: "Ospakizun eguna izango da: herritarron garaipena ospatzekoa, baina baita plataformari babesa adierazi eta mobilizatu diren guztiei eskertzekoa. Albistea beraz ontzat eman du plataformak, baina ohartarazi du adi jarraituko dutela Jaurlaritzak agindutakoa betetzen duen. "Arretaz jarraituko dugu hau guztia egikaritzen den arte. Debekua ezabatzeko bidea hasi duen bezala, amaiera eman diezaiotela guzti honi", zabaldu dute Facebook bidez.
∞Lotura duten albisteak:
*Argazkia: Jon Pu.