Ekainaren 15ean, 23:00etan, egingo da aurten nagusien danborrada Trinitate jaien barruan, eta Atabal elkarteak danborrada iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du, beste behin ere.
2018ko nagusien danborradako kartela aukeratzeko lehiaketan 18 urtetik gorako edozeinek har dezakeela parte jakinarazi dute antolatzaileek. Bakoitzak nahi duen teknika erabili dezake kartela egiteko, baina ezinbestean agertu beharko da ondorengo testua: "Elgoibarko 2019ko danborrada. Ekainaren 15ean 23:00etan". Lanak Elgoibarko Kultur Etxean aurkeztu beharko dira, 2019ko maiatzaren 17rako (eguerdiko 13:00ak baino lehen). Irabazleari 300 euroko saria emango diote.
Iaz, Asier Gurrutxagak aurkeztutako lan batek irabazi zuen danborrada iragartzeko kartel lehiaketa.
• Danborradarako kartel lehiaketako irabazleak, urtez urte:
- 2018 Asier Gurrutxaga
- 2017 Xabier Isasti
- 2016 Aitziber Dominguez
- 2015 Nerea Oteiza
- 2014 -
- 2013 Nerea Oteiza
- 2011 Marina Gabiola
- 2010 Jose Manuel Esnal
- 2009 Jabi Barrenetxea
- 2008 Jose Manuel Esnal
- 2007 Jose Manuel Esnal
- 2006 Nestor Perez