Garagardoa egiten ikasteko ikastaroa emango dute Motxaila Beer ekoizleek

Barren.eus 2019ko ots. 8a, 15:03

Mendaroko Motxaila Beer garagardo ekoizleek garagardoa egiten ikasteko ikastaroa emango dute Mendaroko Gaztetxean.

Bi asteburutan egingo dute garagardo tailerra, otsailaren 9an eta 17an. Lehenengo saioan, zapatu honetan, 15:30etik aurrera, garagardoa egingo dute eta botilaratzean zentratuko dira bigarren saioan, otsailaren 17koan. Garagardoa egiteaz gainera, hainbat euskal garagardo dastatu eta elkarrekin alderatzeko aukera eskainiko diete antolatzaileek parte hartzaileei.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, lapiko bat eraman behar da ikastarora. Izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 669 037 088.

Zer den Motxaila Beer. Bertso baten bidez azaltzen dute eurek, argi eta garbi:
Etungo ur basatiz
formula bakarra,
gehi botila azpiko
bakterio puzkarra,
hauxe da Motxaila Beer
zerbeza makarra,
gusto fina dauka ta
gainean aparra.

2019 02 08 motxaila beer mendaro ikastaroa 1

2019 02 08 motxaila beer mendaro ikastaroa fermentazio