2.879 euro batu zituzten Mendaroko santa eskean

Barren.eus 2019ko ots. 4a, 11:41

Santa Ageda bezpera eguna da gaur, otsailak 4. Zapatuan herriko kale eta baserriak koplatu zituzten Mendaron, hiru taldetan banatuta; eta, gaur, Ikastolako umeek hartu dute nagusien lekukoa.


Mendaroko ikastolako ikasleek Mendaroko Ospitalera eraman dituzte gaur goizean santa eskeko koplak eta doinuak. Zapatuan, berriz, herriko kale eta baserriak koplatu zituzten Mendaron, eta eguraldi euritsua eta hotza egin arren, diru kopuru polita batu zuten, 2.879,10 euro guztira. Batutako dirua Ameikutz musika eskolari eta Sendi Anaitasunari emango diote. Etxegiña taldekoak ere zapatuan aritu ziren santa eskean Elgoibarko auzoetan eta kaleetan barrena.

 • Baserriz baserri Elgoibarren
Elgoibarko Izarrakoak baserriz baserri irtengo dira gaur, 14:30etik aurrera. Bi taldetan banatuta, ahalik eta baserri gehien pasatuko dituzte kopla kantari. Elgoibar Ikastolako umeek ere ospatuko dute Santa Ageda. Kalejiran irtetekoak ziren arren, ikastetxe barruan egitea erabaki dute.

2019 02 04 Santa eskea mendaro ospitalean

2019 02 02 Santa eskea mendaro ospitalean

2019 02 02 Santa eskea mendaro azpilgoeta

2019 02 02 Santa eskea mendaro

2019 02 02 santa eskea mendaro meta