Udazkenero bezala, Magosto jaia antolatu du Galiziako Kultur Etxeak zapaturako, hilaren 17rako. Galiziatik ekarritako 300 kilo gaztaina erreko dituzte Maalako parkean, 11:00etatik aurrera, eta debalde banatuko dituzte gero. Ribeiro ardo txuria ere egongo da, baina ardoa erosteko katilua erosi behar da lehendabizi, bi euroan. Behin katilua erosita nahi beste ardo edan ahal izango da.
2016an egin zuten azkenrengoz Magosto Eguna Elgoibarren.
∞Lotura duten albisteak: