Elgoibarko Udalaren egutegia osatzeko lehiaketak baditu irabazleak

Barren.eus 2018ko urr. 19a, 13:51

2019ko Elgoibarko Udalaren egutegia osatzeko lehiaketan 31 herritarrek hartu dute parte (iaz hemezortzi izan ziren), eta 135 argazki aurkeztu aurkeztu dituzte. Marrazki lehiaketan, berriz, 109 ikaslek parte hartu dute. Bi lehiaketetako irabazleak jakitera eman ditu Elgoibarko Udalak.

Aurtengo gaia “Elgoibarko koloreak” izan da eta Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenek izan dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Elgoibarko Udaleko, Ongarri elkarteko eta Txankakuako ordezkariek osatu dute epaimahaia, eta hamabi argazki aukeratu dituzte egutegi handirako eta beste argazki bat eskuko egutegi txikirako. Argazki bakoitzaren egileak Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 70 euroko bonua jasoko du saritzat. Egutegia aurkezteko eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 12an izango da, 19:30ean, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Antolatzaileek saritutako bi argazki zabaldu dituzte. Honako hauek izan dira sarituak:

  • Gurutze Ariznabarreta Atxa
  • Vicente Guinea Gonzalez de Artaza (3 argazki)
  • Izaskun ERstibaritz Astarloa
  • Manuel Sanchez Conde
  • Ana Loyola Arriola (2 argazki)
  • Jose Ramon Cabrera Cid
  • Maria Exposito Murillo
  • Mikel Askasibar Errasti
  • Regina Usasti Amallobieta
  • Denis Saiz Saborido

2018 10 19 egutegia elgoibar udala Gurutze Ariznabarreta Atxa 

2018 10 19 egutegia elgoibar udala 2 marrazki• 109 lan marrazki lehiaketan
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 109 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute.Hona hemen sarituak:

  • Naroa Ansola Ansotegui
  • Salsabil Salhi
  • Uxue Altzerreka Odriozola
  • Sara Mousaif Khoulaid
  • Aitana Gonzalez Araujo
  • David Cornel Schiau
  • Luken Viñaras Gomez
  • Nora Beitia Albarran
  • June Rodriguez Alvarez
  • Naroa Muguruza Iriondo
  • Laia Lopez Sabando
  • Unax Tapia Olaizola

Lotura duten albisteak: