Jaiotza mekanikoa egoten den parrokiako lokalean jarrita duten kontagailuaren arabera, 14.500 bisita izan ditu (iaz 14.718 bisita zenbatu zituzten) jaiotzak zabalik egon den egunetan. Jose Ignacio Munilla gotzainaren bedeinkazioarekin inauguratu zuten abenduaren 20an eta San Anton egunera arte egon da irekita. Gabon Zahar Feria eguna izan zen jendetsuena eta ilara luzeak osatu ziren sarreran. Makina bat elgoibartarrez gainera, bazter guztietatik etortzen da jendea jaiotza ikustera.
• Arrainak Zelandiko askan
Amaitzearekin bat hasten dira hurrengo jaiotza prestatzen Elgojaiotzakoak. Lehenik, parrokiako lokalean hezetasun gehiegi dagoela-eta, mugimendudun irudi guztiak ateratzen dituzte eta beste leku batean gorde, hezetasunak kaltetu ditzakeen beste hainbat pieza eta gauzarekin batera. Badira, baina, gorde ezin daitezkeen zenbait gauza. Jaiotzako ibai eta lakuan jartzen dituzten bizidun arrainak dira horietako batzuek. Aurten, esaterako, 30 arrain txiki zeuden jaiotza mekanikoan. Jaaiotza desmuntatu eta gero, bata eta besteari banatu dizkiote arrain horiek, eta gainerakoak Azkueko Zelandi baserriko askan askatu dituzte, azken urtetan egin izan duten moduan. Hala, aurreko urteetan bertan aske lagatako zenbait ale dezente hasi direla azaldu dute.
Ikus hemen: azken hamar urteetako jaiotzen bideoak