Borobilean gauzak askoz ere hobeto konpontzen direla erakutsi zieten umeei Pirritx, Porrotx eta Marimototsek

Barren.eus 2018ko urt. 4a, 10:47

700 ume eta nagusi inguru batu zituen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen Borobilean ikuskizunak Elgoibarko Herriko Antzokian.

Kasketa, haserre eta gainerako egonezinak sortzen direnean, gauzak konpontzeko ez dagoela borobilean eseri edo borobilean dantzatu bezalakorik aldarrikatzen du Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizunak, Borobilean izenekoak. Mezu hori umore, musika eta dantzen bidez zabaldu zieten Elgoibarko umeei. 

Uxue Alberdi idazle elgoibartarra ere lagun izan dute pailazoek azken proiektu honetan, Borobilean ipuin bildumaren eta Plaza ipuinaren egilea baita.

pirritx porrotx elgoibar antzokian borobila

pirritx porrotx elgoibar antzokian borobila 2

pirritx porrotx elgoibar antzokian borobila eskua

pirritx porrotx elgoibar antzokian borobila 1