Aurten Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak bedeinkatu eta jarri du martxan Elgojaiotzakoen jaiotza mekanikoa. Iaz ezagutu zuen gotzainak Elgoibarko jaiotza mekanikoa Parrokiaren 300. urteurrenaren harira egindako bisitan, eta Elgoibarko “altxor” honekin “liluratuta” geratu zela adierazi zuen. Elizbarruti osoan Elgoibarko jaiotza mekanikoa ezagutzera emateko ahalegina egingo duela gaineratu zuen.
Aurtengo jaiotzan 50 piezatik gora egongo dira mugimenduan. Urtetik urtera, jaiotza berritzen eta hobetzen ahalegintzen dira Elgojaiotzako kideak, eta aurtengo berrikuntzen artean posada eta ibai ertzeko etxolak izan dira. Iaz, 14.718 bisita jaso zituen jaiotzak. San Anton egunera arte egongo da ikusgai aurten ere, ondorengo orduetan: Astelehenetik ostiralera, 17:30etik 20:30era, eta zapatu eta jai egunetan, berriz, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:30era.
Ikus hemen: azken bederatzi urteetako jaiotzen bideoak