Pitxintxu dendan egin zuten aurkezpena. Unai Villenak gidatu zuen saioa, eta Amorantek jarri zion musika ekitaldiari. Uxue Alberdik kontatu zituen liburuaren nondik norakoak: Nagore Vargas da nobelako protagonistaeta kontalaria, baldintza makurrei aurre eginez zaildutako neska, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitutakoa.