Galiza etxeko arduradunek jakinarazi dutenez, saiatu dira batetik eta bestetik gaztainak lortzen, baina aurtengo lehorteen eta suteen ondorioz, ezinezkoa izan zaie kalitatezko gaztainak lortzea. Herritarrei produktu txarra eman baino, nahiago izan dute aurtengoagatik jaia bertan behera lagatzea. Galiza Etxeak 30 urte baino gehiagotan antolatu izan du Magosto jaia, eta argi utzi dute etenaldi puntuala izango dela aurtengoa, eta datorren urtean gaztaina uzta ona irteten bada jaia berreskuratuko dutela. 2011n ere bertan behera laga behar izan zuten Magosto Eguna, krisi ekonomikoaren eraginez orduko hartan.
Iaz Galiziatik ekarritako 300 kilo gaztaina banatu zituzten Maalan.