Rap musika euskaraz entzun eta dantzatzeko aukera eskaini zuen Rap Ibiltariak

Barren.eus 2017ko urr. 23a, 10:02

La Basu eta Aneguria rap abeslariek eta Raquel Koroma dantzariak Rap Ibiltaria eskaini zuten Elgoibarko kaleetan, joan den barixakuan, Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloaren barruan antolatutako ikuskizunean. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Elgoibarko kaleak rap musikarekin jantzi zituzten euskal raparen emakume erreferentzialak diren La Basuk eta Aneguriak. Eta bi horiekin batera Raquel Koroma ere etorri zen, Sierra Leonako jatorria duen dantzari irundarra; Raquelek askotan jardun du Fermin Muguruzaren kontzertuetan.

rap ibiltaria la basu aneguria elgoibar rap ibiltaria raquel koroma elgoibar kalebarren

rap ibiltaria aneguria elgoibar 2

 

Lotura duten albisteak: