Bertso-bazkari literarioa gidatuko duen Danele Sarriugartek honako azalpena eman du bertso-bazkariaren gainean: “Bertso-bazkari arrunt baten eta bertso-bazkari literario baten artean, printzipioz, alde bakarra dago: landuko diren gaiek literaturarekin izango dutela lotura aldez edo moldez. Urriaren 28ko bertso-bazkarian euskalgintza eta feminismoa nork bere modura jorratu duten lau lagun batuko gara, eta egunerokora ekarri nahi dugu Euskalgintza eta feminismoa, eskutik helduta zikloan landuko den mamia; kantura eta gozamenera ekarri nahi dugu”.
Bertso-bazkarian izena emateko Elgoibarko Izarrara jo behar da, eta urriaren 23a izango da izena emateko azken eguna. Prezioari dagokionez, 20 euro izango da bazkariaren prezioa (15 euro ikasleek eta langabetuek).
Bertso-bazkaria Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu dute. Laguntzaileak, berriz, Txarriduna hotela, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza izan dira.
- Eguna: urriak 28, larunbata
- Ordua: 14:00
- Tokia: Txarriduna hoteleko hall-ean.
∞ Lotura duten albisteak:
- Bideoa: Feminismoa, euskalgintzarako gogoeta-tresna? (2017-10-09)
- 'Euskalgintza eta feminismoa eskutik helduta' zikloa (2017-09-27)