Gaurtik aurrera salgai dago liburu-dendetan Jenisjoplin (Susa), Uxue Alberdik kaleratu duen nobela. Nagore Vargas da nobelako protagonista eta kontalaria, baldintza makurrei aurre eginez zaildutako neska, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitutakoa.
• Elgoibarren aurkezpen berezia
Donostiako liburutegiko sotoan aurkeztuko du egileak berak bere lana, urriaren 6an. Elgoibarren ere aurkeztuko du Jenisjoplin. Urriaren 19an izango da, 19:00etan Pitxintxun. Amoranteren musikak girotuko du saioa eta Unai Villena idazle elgoibartarrak ere hartuko du parte aurkezpenean.