Irailean hasi eta abendura arte, lau emanaldi izango dira Baguaz! bidaia-esperientziak ekimenean, hileko bat, eta aurrenekoa martitzenean (irailak 26) izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etan. Beñat Konde eta Irati Altzibarrek urtebetez munduan barrena egindako bidaiaren berri emango dute. Iazko uztailean abiatu ziren Konde eta Altzibar, eta urtebete egin dute hara eta hona. Pertsonak adina bidaiatzeko modu daudela erakutsiko dute bi bidaiariek, eta Amerika, Ozeania eta Asiako herri ezberdinetako lagunen bizimodua, kultura eta errealitatearen berri emango dute.
- Eguna: Irailak 26, asteartea
- Tokia: Kultur Etxeko hitzaldi gela
- Ordua: 19:00