Frankismoaren biktimak oroitzeko ekitaldiak iragarri dituzte irailaren 16, 22 eta 23rako

Barren.eus 2017ko abu. 30a, 12:15

Frankismoaren biktimak oroitzeko ekitaldiak antolatu dituzte Taupadak eta Elgoibar1936 taldeak irailerako. Irailaren 16an, kandela gorriak piztu eta minutu bateko isilunea gordeko dute, 21:00etan, Kalegoen plazan. Ondoren, rantxo afaria egingo dute Elgoibarko parrokiko arkupeetan. Afarirako txartelak 10 euroan egongo dira salgai Jai Alai eta Lanbroa tabernetan. Antolatzaileek eskatu dute 1936 garaiko jantziekin joatea afaritara.

lauaxeta antzerkia elgoibar1936 1

Irailaren 22 eta 23a ere Frankismoaren biktimak oroitzeko egunak izango dira Elgoibarren. Irailaren 22an, 'ELE!! Lorca-Lauaxeta' ikuskizuna ikusteko aukera izango da. Jon Maia bertsolariak eta Josu Kamara zuzendariak sortutako obra da, eta Maia bera agertokian azaltzen da. Estepan Urkiaga 'Lauaxeta' eta Federico Garcia Lorca idazleak hartu dituzte oinarri Jon Maiak eta Josu Kamarak. Dantza,  musika, testua eta irudiak uztartzen ditu emanaldiak. Irailaren 23rako, berriz, ekitaldia antolatu dute Duintasunaren Kolunbarioan.