Euskalgintza eta feminismoa izango dira zikloaren osagai nagusiak, eta, besteak beste, bien arteko harremanak, sinergiak, kezkak edo erronkak aztertuko dituzte. Finean, bi mugimenduak batera eta eskutik helduta plazaratzeko saiakera egingo dute arduradunek. Horretarako, hainbat hitzaldi, elkarrizketa, bertso literario saioak eta rap ibiltaria prestatu dituzte, besteak beste. Urriko zikloa Gotzon Garate idazle eta euskaltzale zenaren oroimenez antolatzen dute elkarlanean Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak eta Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.
Hona hemen euskalgintza eta feminismoa lotzeko prestatu duten programa: