Aurreko bi urteetan egin duten moduan, aurten ere Sallobente-Ermuaran auzoan elkartuko dira, eta lagun artean eta jai giroan egingo diote ongi-etorria udari. Sallobentera oinez joateko aukerarik ez dutenentzat, hitzordua 20:00etan izango da Sallobente-Ermuaranen. Afari-merienda norberak eraman behar du etxetik, baina txosna bat jarriko dute arduradunek edariak erosteko. Frontala edo kopeta-argia eramatea ere komeni da, bueltako biderako. Elgoibarko Izarrako kideek elgoibartar guztiak animatu nahi dituzte Ekigain jaira, elkarrekin eta suaren bueltan udari ongi-etorria emateko.
2017ko Ekigain jaioko Egitaraua
- 19:00: Maalako parkean elkartuko gara, handik Sallobente-Ermuaranera oinez joateko.
- 20:15: Maskaren eta lepokoen tailerra.
- 20:45: Afari-merienda.
- 21:45: Suaren erritua: sua piztu, zuzeneko musika eta ipuinen bat entzun, berba eta izpiritu txarrak sutara bota, dantzan egin...
- 22:30: Suaren gaineko saltoak.
- 23:00: Jaiaren amaiera. Etxerako bidea, oinez.