Errebal taldeak gidatuko du erromeria. Jokin Otamendi Errebal taldeko dantza-maisua eta gidaria plazako jende artean arituko da, zuzenean dantzak irakasten. Unean bertan ikasteko modukoak izango dira, oro har, dantzak, bikoteka eta taldeka dantzatzekoak. Antolatzaileek argi utzi dute, baina, ez dela ikastaro bat izango, baizik eta festarako erromeria. Dantzan ondo pasatzea izango da helburu nagusia. Euskal Herriko eta Europako dantzak tartekatuko dituzte repertorioan.
Trinitate jaietako programaren barruan eskainiko dute erromeria, ekainaren 9an, barixakua. 20:30an izango da, Maalako parkean.