Zearsolo zuzendaritza ikasketak burutzen ari da, eta ikasketa horien barruan praktikak egiteko baliatuko du gaurko kontzertua. Iñigo Zearsolo orain dela 34 urte hasi zen Elgoibarko Musika Bandan klarinetea joten, baina betidanik izan du interesa musika zuzendaritzan, eta iaz hasi zituen ikasketak. Esan du ilusio eta gogo handiz dagoela kontzertua zuzentzeko. Kontzertuak bi zati izango ditu: lehenengo zatian musika lasaia izango da nagusi. Bigarren zatia alaiagoa izango da, eta pare bat film ezagunetako abestiak ere joko dituzte. Kontzertua 20:30ean hasiko da.
∞ Lotura duten albisteak:
- Elgoibarren ere aurkeztu zuten Debabarreneko Orfeoia (2017-03-09)
-
Debabarreneko Orfeoiak barixakuan abestuko du estreinakoz Elgoibarren (2017-03-01)
- Debabarreneko Orkestra Sinfonikoa aurkeztuko dute barixakuan Elgoibarren (2016-05-25)