Dantza Eguneko mezu instituzionala irakurriko dute lehenengo. Aurten, berriki zendu den Trisha Brown dantzari eta koreografoaren berbekin osatu dute Dantzaren Nazioaerteko Egunaren mezua, eta ondoren, barran egiten dituzten hainbat ariketa egingo dituzte. Buikatzeko dantza alai bat egingo dute, eta amaieran serpentina txuri-gorriak botako dituzte, C.D. Elgoibarren mendeurrena dela-eta, klubari keinua egiteko. 12:30ean hasiko da ekitaldia.
Biraka taldeak Elgoibarren eskaintzen duen era honetako hirugarren dantza-saioa izango da datorren zapatukoa. 2012an eskaini zuten azkenengoa.
Jean-Georges Noverre (1727-1810) dantza modernoaren aitzindaria jaiotako eguna, apirilaren 29a, aukeratu zuen UNESCOk 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.