Giro hotz eta goibela egin zuen zapatu goizean, baina Maalako parkera gerturatu zirenek barruak berotzeko aukera izan zuten Galiziako Kultur Etxeko kideek doan banatu zituzten gaztaina erreak janez eta Albariño ardoa edanez. Galiza etxeko presidente Camilo Oterok jakinarazi duenez, Galiziako Berin herri ingurutik ekarritako 300 kilo gaztaina erre zituzten danbolinetan, eta Ribeiro ardoaren 180 litro inguru banatu zituzten, besteak beste.