Zabalik dago Beinke bertso eskolan izena emateko epea

Barren.eus 2016ko ira. 6a, 16:41

Elgoibarko Beinke bertso eskola duela bi urte zabaldu zen herrira, eta ordutik taldea haziz joan da. Ikasturte berrirako izen ematea zabalik dute eta irailaren 23an amaituko da izena emateko epea.

Beinke bertso eskolak bertsolaritza ezagutzeko, ahozkotasuna eta komunikazioa lantzeko eta hizkuntzarekin jolasean ikasteko aukera paregabea eskaintzen duela azaldu dute Elgoibarko Izarrako arduradunek. “Gustura daude ikasle eta irakasle jardundakoak, eta aurrera egiteko indartsu”, gaineratu dute. Egitasmo hau Udalaren laguntzarekin gauzatzen da.

Aurrez ibilitakoek zein lehen aldiz bertso eskolara hurbildu nahi duten bertsozale gazteenek irailaren 23rako eman beharko dute izena Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen bulegoan edo Internetez ere egin daiteke. 

Saioak bi adin tartetan berezituko dira eta astearteetan emango dira Merkatu Plazan duten lokalean.

Informazio gehiago: 943 741 626 (Naiara) / atxutxiamaika@elgoibarkoizarra.eus

beinke bertso eskola ikasturte bukaera1