Drimuns argidun eta koloredun musika-ikuskizuna ekarriko dute gaur Elgoibarrera

Barren.eus 2023ko abe. 22a, 10:02

Munduko kultura ezberdinetako erritmoak ekarriko ditu Cia Majareta kale-antzerki konpainiak Elgoibarrera, gaur arratsaldean.

Drimuns, argidun eta koloredun musika-ikuskizunarekin datoz, eta kalez kale ibiliko dira, eguraldiak laguntzen badu behinik behin. 18:00etan hasiko dute kalejira, eta kalean gora eta behera ibiliko dira. Euria egingo balu, berriz, udaletxeko arkupeetan emango lukete ikuskizuna.

Ikuskizunak badu bere gaia edo argumendua: beste planeta batetik iritsitako izakiak antzeztuko dituzte eta izaki horiek argiaren eta soinuaren bidez saiatuko dira lurtarrekin komunikatzen. Elementu piroteknikoak eta perkusioa erabiliko dituzte horretarako. LED argidun jantziak jantzita ibiliko dira kalean, eta koreografia eta efektu ikusgarriak egingo dituzte. dituzte.