Lehiaketaren gaia “Elgoibarko gizarte, kultura eta kirol arloetako elkarte eta taldeek antolatutako ospakizunak eta jarduerak” izan da, eta Ongarrik eta Egurrek osatu dute epaimahaia. Honako hauek izan dira irabazleak: Olatz Oñederra, Asier Atorrasagasti, Gurutze Ariznabarreta (3 argazki), Aitor Zabala (2 argazki), Maria Teresa Arakistain, Vicente Guinea, Clara Mejias, Denis Saiz eta Estela Quintana. Egutegi txikirako aukeratua Ion Urbietaren argazkia izan da. Saridunek 80 euroko erosketa bonoa eskuratu dute, argazki bakoitzeko.
Marrazki lehiaketan, berriz, Herri Eskolako eta Ikastolako LH5eko 126 ikaslek hartu dute parte eta hauek dira irabazleak: Ane Aranburu, Ines Zabala, Naia Eizaguirre, Laida Ramirez, Gorka Mancebo, Maylen Sesma, Nihal Achahboun, Mohamed Haron Abourakha, Uxue Jimenez, Naomi Sanchez, Vivian Mayerling Anderson eta Eki Ulibarri. 30 euroko erosketa bonua eta marrazketarako materiala jaso dute saritzat.
Datorren urterako gaia ere aurreratu dute antolatzaileek: "Elgoibar, elkar zaintzen duen herria".
2024ko egutegia Herritarren Arreta Bulegoan eta Aita Agirre kulturgunean eskuratu ahal izango da.
- Hona hemen 2024ko Elgoibarko Udalaren egutegi handia -PDF-
- Hona hemen 2024ko Egutegi Txikia -PDF-