Santa Zezilia ospatu dute Mendaron

Barren.eus 2023ko aza. 21a, 10:45

Bihar, azaroaren 22an, da Santa Zezilia, baina aurreratu egin dituzte ospakizunak Mendaron.

Bariku iluntzean, kalez kale ibili ziren Bizi-Poza txarangakoak, musikarien zaindariaren omenez urtero egin ohi duten moduan. Azpilgoetan hasi zuten ibilbidea 19:00etan, eta Herriko Enparantzan eta Mendarozabalen ibili ziren. Taldean bazen aurpegi berri bat ere. Izan ere, estrenakoz aritu zen Bizi-Poza txarangarekin Andoni Ariznabarreta soraluzearra. Santanetan debuta egin zuen Anderren anaia da Andoni, eta tronboia jotzen du. Anaiak bezala, Soraluzeko txarangan ere jotzen du Andonik, bai eta Eibarko Udal Musika Bandan ere.

Domekan, berriz, Ameikutz musika eskolako txistularien txanda izan zen. Musika eskolatik irten eta herrian hara-hona ibili ziren goizean, kaleak girotzen. Eta atzorako beste kalejira bat iragarria zuen Ameikutz musika eskolak: eskolako trikitilariena eta Mendaroko Gazteak dantza taldekoena. Eguraldiagatik, baina, bertan behera laga zuten kalejira eta frontoian egin zuten emanaldia, elkarrekin.

2023 11 17 santazezilia mendaro bizipoza

2023 11 17 santazezilia mendaro bizipoza 2

2023 11 17 santazezilia mendaro bizipoza b1

2023 11 17 santazezilia mendaro bizipoza 1

2023 11 17 santazezilia mendaro bizipoza posea

2023 11 19 santazezilia mendaro ameikutz txistulariak kalejira

2023 11 19 santazezilia mendaro ameikutz txistulariak 1

2023 11 19 santazezilia mendaro ameikutz txistulariak

2023 11 20 santazezilia mendaro ameikutz 1

2023 11 20 santazezilia mendaro ameikutz dantza