Esther Barandiaran piano-jolea lagun zuela bi pieza jo zituen Nerea Arriolak. Maila altuko lehiaketa da Euskadiko musikari gazteena, eta hori erakutsi zuen Mendaroko musikariak ere.
Lehiaketa bera bukatu bada ere, irabazleek jarraituko dute ibilbidea, izan ere, eskola magistraletara entzule modura joan ahal izango dira eta Musikeneko Orkestako, Bandako zein Big Bandeko entseguetan hartuko dute parte. Nerea Arriolari ere dei egingo diote seguru asko.
Bestalde, maila bakoitzeko irabazleak, Nerea Arriola tartean, musika esperientzia jardunaldi batera joango dira. Modu esklusiboan Euskadiko Orkesta Sinfonikoko entsegua eta kontzertu bateko soinu-proba entzun eta ikusi zein musikariekin hizketan egiteko aukera izango dute.
14 urte besterik ez ditu Nerea Arriola mendaroarrak, baina dagoeneko bide luzea egin du biolin-jotzaile moduan. Ume-umetan hasi zen, eta laugarren urtea izan du aurten EIO Euskadiko Ikasleen Orkestran. Irakurri hemen: BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa(BARREN 967 2015-10-23 –PDF-)