Estoniako futbol talde batean jokatzen du Mikel Gurrutxagak (Elgoibar, 1996), eta bera izango da herrialdeko sekretuak eta berezitasunak ezagutzera emateko saioko aurkezleak izango dituen gidarietako bat. Elgoibarko lagunen eta familiakoen mezua ere jasoko du Gurrutxagak (beheko argazkian).
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Hona Estoniari buruzko saioaren aurrerapen-bideoa.
Belauneko lesio larri batetik osatu ostean, Finlandiako Hercules JS taldean jokatzeko aukera sortu zitzaion Gurrutxagari eta hara joan zen, Oulu hirira. Handik Estoniara jo zuen gero eta herrialde Baltikoko lehen mailan jokatzen du, Paide Linnameeskond taldean. (ikus hemen Mikel Gurrutxagaren ibilbidea futbolean)