Zuhaitz Gurrutxagak bere jaioterrian, Aiastian, agurtu zuen domekan Herri Txiki, Infernu Handi telebista saioko denboraldia. Eitbk jakinarazi duenez, atalak harrera "bikaina" izan zuen: %7,3ko audientzia zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen %18,4ko kuotarekin. Gainera, 153.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Amaitu berri dena, saioaren denboraldirik ikusiena izan da: %5,6ko audientzia zatia eta euskaldunen %14,3ko kuota bereganatu ditu bataz beste. Hau da, euskaldunen artean lidergoa mantendu du domekero. Atalik ikusiena 2018ko otsailaren 11n Agurain herriari eskainitako izan zela jakinarazi dut telebista publikoak. Atal honek %8,1eko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %21,2ko kuota eskuratu zituen.
Zuhaitz Gurrutxagak auzokideetaz, lagunetaz eta familiaz oso harro dagoela idatzi du sare sozialetan, bere sorlekuari eskainitako atalaren harira. Saioa "opari bat" izan dela beretzat esan du.
Audientzia datuak ere aipatu ditu: "90 Herri txiki-ren ostean, eskerrak eman besterik ezin dugu egin saioa jarraitzen duzuen ikus-entzule guztioi. Milesker bihotzez", idatzi du Twitter-en.
- Ikusi hemen osorik: Aiastiari eskainitako atala.