Ion Fernandezek irabazi du LaRoita erronkaren hirugarren ekitaldia

Barren.eus 2023ko uzt. 1a, 14:45

Herriko dozenaka gazte mugiarazi ditu aurten ere LaRoita kirol erronkak. Jendetza batu da Karakaten, eta hiru lehiakideek txalo eta animo artean egin dituzte Mutrikuko portuan hasi duten erronkako azken metroak.

Ion Fernandez mendaroarra izan da hiru lehiakideetan azkarrena. Ordu bat, 25 minutu eta 59 segundoan osatu du proba. Hortaz, ez du ondu iaz Ioritz Leiaristik ezaritako errekorra (1:23:56). Lehen edizioko irabazleak, Iker Odriak, 1:24:50eko denbora behar izan zuen.

Aurreko ekitaldietan moduan, Mutrikun hasi dute lagunarteko erronka, 9:00etan, portuan 600 metroko igeriketa proba eginez. Fernandez irten da lehena uretatik eta bizikleta gainean ere eutsi egin dio abantailari. Kalegoen plazaraino etorri dira bizikletan, bidean Kalbarioko gaina igo eta jaitsi ostean. Azken lana ez zuten edonolakoa, Karakateko tontorrera igo behar baitzuten. Esan bezala, Fernandez izan da lehena, Ander Aranbarrik egin du bigarren eta Asier Basurtok hirugarren. LaRoitakoek zuzenean eman dute erronka Youtuben duten kanaletik eta esatariek elkarrizketa ere egin diete aurtengo hiru protagonistei, sari banaketa ekitaldia egin ostean.

Uztailaren 1a izan arren, udazkeneko giroa zegoen Karakate gainean, aire freskoa baitzegoen. Goian batu den gazte andanak berotu du baina giroa. Txaloak, animoak eta pankartarik ere ez dute falta izan kirolariek. Karakateko igoerako azken metroetan moduan, jende artean egin dituzte saltaka azken metroak. Eta, jai giro horrek herriko kaleetan izango du segida, aurtengoa kirol erronka bat baino gehiago izango zela agindu baitzuten LaRoitakoek. Egitarau oparoa prestatu dute. Maalan batu eta karropoteoa egin dute lehenik, Mauxitxa txarangaren laguntzaz, eta 200dik gora lagun batu dira bazkaritarako.

Hona BARRENek eta Iosu Atxak ateratako hainbat argazki:

2023 07 01 la roita erronka mutriku ikusleak arg iosu atxa

2023 07 01 la roita erronka mutriku igeria arg iosu atxa

2023 07 01 la roita erronka mutriku igerian ionfer arg iosu atxa

2023 07 01 la roita erronka kalbarioan ionfer arg iosu atxa

2023 07 01 la roita erronka kalbarioa arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka ionfer pasiloa b1 BARREN

2023 07 01 laroita erronka karakate asierbasurto arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka lehenbiak BARREN

2023 07 01 laroita erronka basurto animoak BARREN

2023 07 01 laroita erronka basurto saribanaketa BARREN

2023 07 01 laroita erronka karakate hirurak sariba arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka elk BARREN

2023 07 01 laroita erronka elk 2 BARREN

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa 1 arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa 2 arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa 3 arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa 5 arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa arg iosu atxa taldea2

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa arg iosu atxa taldea4

2023 07 01 laroita erronka mauxitxa taldea arg iosu atxa

2023 07 01 laroita erronka arg iosu atxa kontzertua legorburu 1

2023 07 01 laroita erronka arg iosu atxa kontzertua legorburu 3

2023 07 01 laroita erronka arg iosu atxa kontzertua musikariak2

2023 07 01 laroita erronka arg iosu atxa kontzertua musikariak

2023 07 01 laroita erronka arg iosu atxa kontzertua amaiera

∞Lotura duten albisteak: