Lagunak Pilota Eskolak antolatu duen emakumezkoen eta gizonezkoen pala txapelketetako finalak jokatuko dituzte barikuan, Kalegoen plazako frontoian, 18:00etatik aurrera.
Emakumezkoen txapelketaren 10. edizioko finala Karmele Martinezek eta Saioa Iraolak Yoli Mateosen eta Eva Ibarrolaren aurka jokatuko dute, atzo Ikastolako frontoian jokatu zituzten finalerdien ostean. Lehen finalerdian. Yoli Mateosek eta Maria Badiolak 22-15 irabazi zieten Maite Barruetabeñak eta Iratxe Baruetabeñak osatutako bikoteari. Bigarrengoan 22-20 gailendu ziren Karmele Martinez eta Jone Azkoaga, Amaia Aizpuruaren eta Iratxe Astigarragaren aurka. Finalera ailegatu diren bi pilotarik, Maria Badiolak eta Jone Azkoagak ezin dute finala jokatu eta Eva Ibarrolak Saioa Iraolak jokatuko dute haien ordez.
Gizonezkoen seigarren edizioko finalean, berriz, Ander Condek eta Sergio Martinezek osatutako bikoteak Igor Albizu eta Ivet Astiazaran izango ditu aurkari. Martitzenean jokatu zituzten finalerdietan, Iker Odria eta Iraitz Ferreira kanporatu zituzten Condek eta Martinezek, 22-13ko emaitzarekin. Bigarren finalerdian, 22-19 irabazi zuten Albizurik eta Astiazaranek Unai Etxeberriari eta Asier Jauregiri.
Hona martitzenean jokatu zituzten gizonezkoen txapelketako finalerdietako zenbait argazki: