Aritz Esnaola mendaroarra txapeldunorde izan da Gipuzkoako Txirrindulari Txapelketan

Barren.eus 2023ko eka. 12a, 14:48

102,5 kilometroko lasterketa izan zen, Anoetan hasi eta Anoetan amaitu zena, eta irabazlearengandik zortzi segundora helmugaratu zen Esnaola, 2:21:01eko denbora eginda. Podiuma Viveros San Anton taldeko Eneko Aranguren osatu zuen. Esnaolarekin batera Eneko Ortega ere lehiatu zen atzo juniorren Gipuzkoako Txirrindulari Txapelketan eta zazpigarren egin zuen sailkapen nagusian (2:21:53).

2023 06 11 Gipuzkoako txirrindulari lasterketa elgoibarkoak

 
 
2023 06 11 Gipuzkoako Txirrindulari Lasterketa Aritz Esnaola