BPXport enpresako sorosle eta monitoreak greban daude apirilaren 22az geroztik, baina atzo, astelehenea, lanera itzuli ziren greban zirenetako lau lagun, eta ondorioz, hainbat zerbitzu martxan dira berriro. Udaletik jakinarazi dutenez, aste honetan, astelehenetik barikura, zabalik egongo da igerilekua 14:15etik 21:30era arteko ordutegian.
Igeriketa eskolako talde guztiak (8) itzuli dira normaltasunera, eta honako ikastaroak:
- MASTERRAK: astelehen eta eguaztena. 20:00-21:00
- HOBEKUNTZA 2: martitzen eta eguena. 15:15-16:15
- MASTERRAK 2: martitzen eta eguena. 19:30-20:30
- IZURDE 11. taldea: astelehen eta eguaztena. 17:15-17:45
- MARRAZO 15. taldea: astelehen eta eguaztena. 17:45-18:15
- MARRAZO 18. taldea: astelehen eta eguaztena. 18:15-18:45
- MARRAZO 21. taldea: astelehen eta eguaztena. 18:45-19:15
- MARRAZO 23. taldea: astelehen eta eguaztena. 19:15-19:45
Spinning saioak ere martxan dira berriro. Astelehen eta eguaztenetakoak, 18:00etatik 19:00etarakoa eta 19:00etatik 20:00etarakoa.
∞Lotura duten albisteak:
- Kiroldegiko langileek hasitako grebaren harira komunikatua atera dute Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak (2023-05-16)
- EAJk azalpenak eman ditu kiroldegiko beharginen grebaz eta anbulatorioaz (2023-04-27)
- Kiroldegiko beharginek plazara atera dute "soldatak eguneratzeko" eskaera (2023-04-27)