Txapelketa hasi aurretik eman behar zuten izena, eta hogei gaztetxok eman zuten izena, denak mutilak. Zubi-Ondo xake taldeak orain gutxi berritu eta handitu duen taldearen egoitzan jokatu zituzten xake partidak. Lehien ostean, Unai Lopez gailendu zen, eta Julen Mekolalde izan zen txapeldunorde. Lehen bi sailkatuei kopak eman zizkieten saritzat, eta dominak jaso zituzten gainerako parte hartzaileek.
Argazkiak: Zubi-Ondo xake taldea.