Laguntzeko prest dauden guztiei domekan, martxoaren 12an, egingo duten bilerara agertzeko eskatu dute Lagunak taldekoek. Ibai Ondo jatetxean egingo dute batzarra, 11:00etatik aurrera. Batetik, Elgoibarko Emakumezkoen Binakako Pala Txapelketaren hamargarren ekitaldia antolatu nahi dute. Iaz jokatu zuten aurreko edizioa eta Maria Badiolak eta Yolanda Mateosek osatutako bikotea gailendu zen. Bestetik, Elgoibarko Gizonezkoen Binakako 5. Pala Txapelketa antolatu nahi dute, 2019az geroztik jokatzeke dagoena. Markel Portu eta Gorka Lizarralde mendaroarrak izan ziren irabazleak urte hartan. 2019koan hamahiru bikote lrehiatu ziren emakumezkoen txapelketan eta 21 bikote gizonezkoen txapelketan.