Aritz Gordok irabazi du kirol argazkien lehiaketako sari nagusia

Barren.eus 2022ko uzt. 28a, 13:43

Kirol argazkien lehiaketako irabazleak "erraz" aukeratu dituztela esan dute antolatzaileek, eta ez dela lehia handirik egon aurtengoan.

Elgoibarko Udalak, Kirol Patronatuaren eta Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailaren bitartez eta Ongarri Argazkilari Elkartearekin elkarlanean, kirol argazkien lehiaketa antolatu du, eta dagoeneko jakinarazi dituzte irabazleak.

18 lagunek hartu dute parte, eta 55 argazki aurkeztu dituzte guztira. Iñigo Loiola eta Maialen Gurrutxaga zinegotziek, Maialen Aranguren gazteria teknikariak, Ramon Mujika Kirol Patronatuko zuzendariak eta Jokin Martinez Ongarri argazkilari elkarteko kideak osatu dute epaimahaia eta erabaki dute Gazteen Saria ez ematea, argazkiek ez zutelako kalitate nahikorik. Irabazleak "erraz" aukeratu dituztela esan dute antolatzaileek, eta ez dela lehia handirik egon aurtengoan. Abuztuaren 22an banatuko dituzte sariak.

HELDUEN SARIA
  1. SARIA: Aritz Gordo Perez (Arrasate). 300 euro.
  2. SARIA: Iago Manoel Souto Lorenzo (Ponte Caldelas). 200 euro.
HERRIKO SARIA

  • Clara Mejias Barrio (Elgoibar). 200 euro.

 

2022 07 28 elgoibar Kirol argazki lehiaketa 2 saria Iago Manoel Souto Lorenzo

2022 07 28 elgoibar Kirol argazki lehiaketa Herritarren saria Clara Mejias Barrio